Hasiera

Zer da Mintzakide Programa?
Ulibarri Euskaltegian eta Bilboko Udalaren Euskara Zerbitzuan, euskara maila
guztietan sustatzeko konpromiso partekatuari jarraituz, Mintzakide
Programa martxan da; ekimen berritzaile eta solidarioa da,
euskara benetan sentitzen duten heldu guztiek hitz egin eta kalera atera
dezaten modu informal eta dibertigarrian.

Biren kontua da!
Baina egitasmoa gauzatzeko zure laguntza behar dugu. Horregatik,
boluntario eta ikasle bila gabiltza.
Boluntarioak dira euskaraz pentsatu eta sentitzen dutenak, hau da, euren
bizitzan euskara egunero erabiltzen dutenak. Boluntarioek ikasleei
lagunduko diete eurak ere ohitu daitezen euskaraz egunero hitz egiten eta
edozein egoeratan eroso erabiltzen.
Boluntarioek irabazi asmorik gabe parte hartzen dute benetan sinesten duten
kausa on batean. Ikasleek azkartasuna eta segurtasuna lortzen dute euskaraz
hitz egitean, eta euskal hizkuntza normalizatzen laguntzen dute euskaraz
mintzatzerakoan. Biek ere interes komun bat daukate, eta gerora seguru asko
baita harreman on bat ere.

Nola parte hartu?
Boluntario nahiz mintzakide izan nahi baduzu, izena eman besterik ez
daukazu –atxikitako liburuxkan adierazten den bezala- eta guk aurkeztuko
dizugu zure profilera ongien egokitzen den pertsona. Zuen ardura bakarra
hitz egitea eta ongi pasatzea izango da.
Programa guztiz doakoa da, urritik ekainera irauten du eta gutxienez astean ordubeteko konpromisoa hartu behar da. Zeuok erabakiko duzue zein ordutan eta non
geratu nahi duzuen eta ordutegia zabal dezakezue, hala nahi izanez gero.