• rss
  • Hasiera
    • Zeurea da hitza
  • Izena eman
  • Behar zaitugu!
  • Zer berri?
  • Loturak
  • Beta Agenda!
  • Kontaktua

MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Jean Barbier

2009/12/30

«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)

***

Gorago duzun aipu hori, MINTZAKIDE, Jean Barbier izeneko idazlearena da. Gehiago jakin nahi baduzu hartaz, jakizu Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) jaio zela, 1875ean, eta 1931n Senperen (Lapurdi) hil. Idazle joria izan zen: ipuinak, antzerkia, olerkiak, kazetaritza-lanak, e.a. landu zituen. Supazter Txokoan izenburu duen ipuin- eta antzerki-bilduma lan ezagunenetakoa du. Hona neguko arratsei dedikatu zein olerki-zatitxoa.

Oi neguko arratsak, supazter xokoan,
Xixtuka ari dela haizea kanpoan,
Atheak hetsirikan, suaren ondoan,
Elgarri kontra oro, sukalde beroan!
Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Gaur bezalako egun batean

2009/12/28

«Bihotza behar dugu mintzarazi, lagun maiteok»
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)

***

Gaur bezalako egun batean jaio zen Donostian Pio Baroja idazlea. Eta bihar bezalako egun batean Tolstoi errusiarra. Eta etzi bezalako egun batean Rudyard Kipling indiarra. Eta denbora badoa, eta jaiotzen eta hiltzen eta bizi diren horiek guztiek ahots gogoangarria uzten dute munduan. Belaunaldi berriek jaso beharreko ahotsa, eutsi beharreko ahotsa, gure barruan gorde beharreko gauza ederren mintzoa.

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEA MINTZARAZI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEAK MINTZATI: Olentzero ondo portatu al da zuokin?

2009/12/25

«Begira ene mihi minzatia, begira ene erraietatik zer irtengo den gero»
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)

***

Olentzero ondo portatu al da zuokin? Eta zuek berarekin? Opari asko ala gutxi utzi dizkizue? MINTZAKIDE garen guztioi mintzoa utzi digu, hitz egiteko gogoa. Eta hori ez da gutxi!

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEAK MINTZATI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Bernard Etxepare

2009/12/23

«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)

***

Bernard Etxepare dugu euskarazko idazlan bat lehenengoz argitaratu zuen idazlea. Ez dakigu ez noiz ez non jaio zen. 1545ean argitaratu zen «Linguae Vasconum Primitiae» poesia liburuskaren hitzaurrean dioenez «bertze nazione orok uste dute ezin deus ere skriba daiteyela lengoaje hartan, nola bertze orok baitute skribatzen berian». Beraz, euskalduntasunak bultzatu zuen idaztera; baina ez soilik horrek. Poesiarekiko grinak ere euskarazko lehenbiziko olerki erotikoak idaztera bultzatu zuen. Hona hemen adibidetxo bat, MINTZAKIDE, baina ez zaitez beldurtu euskara “arraro” horrekin. Har ezazu kontuan 1545eko hitzak direla!!!

Munduan ez da gauzarik hain eder ez plazentik
Nola emaztea gizonaren petik biluzgorririk
Beso biak zabaldurik dago errendaturik
Gizon horrek dagiela hartaz nahi duenik.

Jo badeza dardoaz ere gorputzaren erditik
Aingeruak bano oboro ez larrake gaizkirik
Baina dardoa ematurik zauria ere sendoturik
Bere graziaz ezartzen ditu elkarrekin baketurik.

Tira, MINTZAKIDE, oso-oso erotikoak ere ez dira: emaztea biluzik, besoak zabaldurik, gizonaren dardoa emakumearen gorputzaren erdi-erditik… eta hori guztia ederra dela! Bale, ados! Erotikoak baino, minierotikoak! Baina, kontuan hartu apaiza ere bazela!!! Gaurko apaizek honetaz guztiaz hitz egiten al dute? Horra galdera.

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Gora Santo Tomas!!

2009/12/21

«Bihotza behar dugu mintzarazi, lagun maiteok»
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)

***

Eskuaraz mintzatzea, euskereaz berba egitea, euskaraz hitz egitea, horixe da MINTZAKIDE programan gabiltzan guztion nahia. Mintzatzea gu eta mintzaraztea bestea; berba egitea guk eta besteari berba eragitea, alegia.

Santo Tomas eguna dugu gaur. Egun markatua euskaldunontzat. Espero dezagun MINTZAKIDE guztion txoko honek indar berriak hartzea, noiz eta Santo Tomas bezalako egun seinalatuan. Hala izan dadila. Azken boladan lokartu samar ibili zaigu bloga. Ez jakin berez lokartua ala guk lokartua. Ea gaurtik aurrerakoa itzarrik eta bizi darabilgun.

Saiatuko gara, MINTZAKIDE adiskideok, hemendik aurrera astero-astero zenbait irakurgai labur sartzen, erdi-amatatua dugun sua berriz bizitu dadin. Hiru sail-edo sortu ditugu.

Astelehenetan hizpidea jartzekoak agertuko dira. Sailaren izena hau izango da: MINTZAKIDEA MINTZARAZI.

Asteazkenetan kultur aipuak sartuko ditugu. Honatx sailaren izena: MINTZAKIDEEN MINTZAIRA.

Ostiraletan orotarikoak egongo dira. Sailaren izena, honakoa: MINTZAKIDEAK MINTZATI.

Sailak sail eta hitzak hitz, zuon guztion partaidetzak emango dio arnas berria interneteko txoko honi. Beraz, erantzunak, hitz berriak, iruzkinak, eztabaidak eta aportazioak ongi etorriak izango dira, sua bizituko bada!

Ondo segi eta hobeto bizi, MINTZAKIDE adiskideok!

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEA MINTZARAZI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

Ulibarri
Bilboko udala
rss Comments rss valid xhtml 1.1 design by jide powered by Wordpress get firefox