• rss
  • Hasiera
    • Zeurea da hitza
  • Izena eman
  • Behar zaitugu!
  • Zer berri?
  • Loturak
  • Beta Agenda!
  • Kontaktua

MINTZAKIDEAK MINTZATI: Garizuma sasoia

2010/02/26

«Begira ene mihi minzatia, begira ene erraietatik zer irtengo den gero»
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)

***

Sasoi honi Garizuma deitzen diote zaharrek. Negu amaierako sasoia. Sasoi luzea, gogorra, Pazko artekoa. Tira, gaur egun, honenbeste berogailurekin ez da akaso antzina bezain latza Garizuma sasoia!

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEAK MINTZATI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Marguerite Yourcenar

2010/02/24

«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)

***

Hona Marguerite Yourcenar (1903-1987) idazle belgiarraren Ekialdeko kontakizunak liburuaren pasartetxo bat. 1996an Imanol Zurutuzak ekarri zuen euskarara.

«Lasaikiro flotatzen zuen itsasontziak ur baretan, marmoka etsi baten gisa. Intsektu amorratu baten burrunba jasangaitza atereaz zebilen bueltaka hegazkin bat mendiek inguratutako zeru-tarte estuan. Udako arratsalde eder baten herena baino ez zen artean igaroa, eta ordurako ezkutatua zen eguzkia zuhaitz argal bakanez estalitako Montenegroko Alpeen harroin idorren atzean. Itsasoak, goizean itsaso zabalean hain urdin, tonu ilunak hartzen zituen orain Balkanen inguruetan modu bitxian kokatutako fjordo makur eta luze haren barruan. Etxeen forma apal eta gotorrak, paisaiaren lañotasun osasungarria, eslaviarrak ziren jada, baina koloreen bortiztasun sorrak, zeruaren harrotasun biluziak, Ekialdea eta Islama gogorazten zituzten oraindik. Pasaiari gehienak lehorreratuak ziren, eta azalpenak ematen ziharduten, zuriz jantzitako aduanazainen eta triangelu formako dagez hornitutako soldadu miresgarri, armaden Aingerua bezain ederren artean. Arkeologo greziarra, pasha egiptoarra eta ingeniari frantsesa goiko zubian geratuak ziren. Ingeniariak garagardo bat eskatu zuen, pasha whiskya edaten ari zen, eta arkeologoak limonada zuen freskagarri.»
Share
Comments
1 Comment »
Categories
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Berriz ñabardurak

2010/02/22

«Bihotza behar dugu mintzarazi, lagun maiteok»
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)

***

Berriz ere ñabardurak. Berriz ere hizkuntza aberastasuna. Hona otsailaz, martxoaz, apirilaz eta maiatzaz gure baserritarren artean lehen esaten zena: Otsail lore, bat ere ez lore; martxo lore, bat ere ez baino hobe; apiril lore, urre lore; maiatz lore, parerik gabe. Hori zioten lehen. Baina noski, lehen naturari adi egoten ziren. Lehen denboraren iragateari adi. Loreen ernetzeari adi. Belarrei adi. Izan ere, negua bazihoan eta udaberria bazetorren. Eta horrekin batera mundu aldaketa. Eta mundu horren elementuei izenak eta adjektiboak jartzen zizkieten. Ñabarduraz aberasten zuten bizitza!

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEA MINTZARAZI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEAK MINTZATI: Aho korapiloak

2010/02/19

«Begira ene mihi minzatia, begira ene erraietatik zer irtengo den gero»
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)

***

Zirrien zorriak zinzirrin zon! Zer demonio da hori? Bada, zirriek kili-kilia egiten digutela, noski. Beste hau oso ezaguna: Aitorren akerraren adarrak okerrak baino okerragoak dira. Esaldi okerra, alajaina!

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEAK MINTZATI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Virginia Woolf

2010/02/17

«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)

***

Hona Virginia Woolf (1882-1941) idazlearen Farorantz liburuaren pasartetxo bat. 1993an Anton Garikanok ekarri zuen euskarara.

«Zer esan nahi du honek, zer esan nahi ote du honek denak? galdetzen zion Lily Briscoek bere buruari, bakarrik utzi zutenetik erabaki ezinik zer ote zen hobe, beste kafe kikara baten bila sukaldera joatea ala bertan geratzea. Zer esan nahi du honek? — lema bat zen hori, libururen batetik bildua, bere gogoetekin aldez edo moldez egokitzen zena, ezinezkoa egiten baitzitzaion, lehen egun honetan Ramsaytarrenean, bere sentimenduak murriztea; egin zezakeen bakarra zen esaera baten hotsa zabaltzea, bere baitako hustasuna estali zezan, lamara hauek desagertu arte. Izan ere zer sentitzen zuen berez, honenbeste urte eta gero itzuli eta Ramsay andrea hilda egonik? Deus ez, deus ez — hitzez adierazteko moduko deus ez.»
Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Kultura ala turismoa?

2010/02/15

«Bihotza behar dugu mintzarazi, lagun maiteok»
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)

***

Gaurko kultura, turismoa ote? Donostiatik Bilbora datozenak, Guggenheim ikusi asmoz, adibidez, zertara datoz? Eta Bilbotik Donostiara Akuariora doazenak? Pintxoak jatea eta kriantza batzuk edatea kultura al da? Eta hala bada, nolako kultura da? Hona ostera ere galdera: Gaurko kultura barne-turismoa ote? Horretaz hausnarketa egingo omen du hil honen 18an Kepa Fernandez de Larrinoak, non eta Donapaleu herrian (Behenafarroa), Zabalik Elkartearen ekimenez, herriko zerbitzu gunean. Bilbotik hara joanez gero, alegia, Euskal Herriko mutur batetik beste batera, kulturaz gozatzeko aukera izango dugu MINTZAKIDEOK… ala barne-turismoa al da? Hizlariari galdetu beharko!

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEA MINTZARAZI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEAK MINTZATI: Ez hoztu!

2010/02/12

«Begira ene mihi minzatia, begira ene erraietatik zer irtengo den gero»
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)

***

Garai honetan ospatzen diren inauteriekin kontuz! Ez hoztu. Gogoratu Bizkaian ezaguna den esaera: San Blas, doministikuka ito behar naz.

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEAK MINTZATI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Salinger

2010/02/10

«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)

***

J.D. Salinger joan berri da. Jende askorentzat Zekale artean harrapaka (The Catcher in the rye) liburua totem bat da. Hona hasiera, Iñaki Iñurrietaren 1991ko itzulpenean:

«Hau benetan aditu nahi baduzue, lehenengo zera jakin nahiko duzue beharbada, non jaio nintzen, eta nolakoa izan zen nire haurtzaro kaxkarra, eta zertan ari ziren nire gurasoak eta hori dena ni jaio aurretik, eta David Copperfielden antzeko kakazahar guzti hori, baina ez dut gogorik horretan sartzeko. Batetik, zer horrek aspertu egiten nau, eta bestetik, nire gurasoei ondoeza egingo litzaieke beren gauzak azalduko banitu. Oso sentiberak dira horrelakoetan, batez ere aita. Jatorrak dira, ez dut ukatzen, baina baita zera baino sentiberagoak ere. Gainera, ez noakizue nire autobiografía malapartatu osoa edo horrelakorik kontatzera. Justu azken Eguberriak inguruan gertatu zitzaidan zer txoro hura da zuei kontatzera noana, jota geratu eta atseden hartzera hona etorri aurrekoak, alegia.»
Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Ñabardurak

2010/02/08

«Bihotza behar dugu mintzarazi, lagun maiteok»
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)

***

Ze polita kolore-aniztasuna! Ze polita ñabardurak! Horretaz jardun zuen lehengoan Kirmen Uribe idazleak hitzaldi batean. Haizearen koloreaz jardun zuen. Esan zuen bere aitarentzat, haizeak koloreak zituela. Haize beltza deitzen zion itsasotik sartzen zen haize hotzari. Eta haize gorri lautada zabaletatik zetorrenari. Eta haize zuri negua arintzen duen haize goxoari. Arrantzalea zenez, haize berdea ere ezagutzen zuen, itsasoan ardiak sortarazten zituena. Ze politak haizeari buruzko ñabardurak! Batez ere gaur, jende guztiak haize mota guztiei HAIZE deitzen dienean. Ze polita itsasoko ardiena, hots, uhinen gaineko bits edo apar jauzilarien kontu hori! Batez ere gaur, jendeak guztiari OLATU deitzen dionean. Aurrera goaz ala atzera? Ñabardurak galtzea zer da, sinpletzea ala aberastea?

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEA MINTZARAZI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEAK MINTZATI: Santa Ageda

2010/02/05

«Begira ene mihi minzatia, begira ene erraietatik zer irtengo den gero»
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)

***

Atzo Santa Ageda bezpera. Gaur Santa Ageda. Ondo kantatu al zenuten atzo?

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEAK MINTZATI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

  • 1
  • 2
  • >

Ulibarri
Bilboko udala
rss Comments rss valid xhtml 1.1 design by jide powered by Wordpress get firefox