• rss
  • Hasiera
    • Zeurea da hitza
  • Izena eman
  • Behar zaitugu!
  • Zer berri?
  • Loturak
  • Beta Agenda!
  • Kontaktua

MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: John Dos Passos

2010/03/31

«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)

***

Hona John Dos Passos (1896-1970) idazle estatubatuarraren Manhattan Transfer liburuaren pasartetxo bat. 1999an Iñazio Lopez de Aranak eta Martzelo Lopez de Aranak ekarri zuten euskarara.

«Ferryan, gizon zahar bat biolina jotzen ari zen. Haren tximino-aurpegiaren alde bat erabat zimurtua eta okertua zegoen, eta txarolezko zapata arrakalatu baten puntaz zeraman konpasa. Bud Korpenning, hari begira, barandan bermatuta eta ibaiari bizkarra emanez zegoen. Brisak kapelaren ertz estutuaren inguruko ilea harrotu eta lokietako izerdia lehortzen zion. Oinak babaz beteta zeuzkan eta leher eginda zegoen, baina ferrya ontziralekutik ibaiaren ur izurtuaren gainean zamalkatzen aldentzean, halako inurridura bero bat sentitu zuen zainetan.»
Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Martxo, martxu, marti, epail

2010/03/29

«Bihotza behar dugu mintzarazi, lagun maiteok»
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)

***

Ba al zenekien martxoa hil aberatsenetakoa dela atsotitzetan? Aldaketa sasoia delako izango da, seguraski. Hor ditu ondoan negua zein udaberria. Gerta liteke batera hurreratzea. Gerta liteke bestera jotzea. Horregatik agian esaten dira oso atsotitz kontrajarriak. Batzuk honelakoak: Martxo kakatsu, apirile urregorri. Beste batzuk honelakoak: Martxo ederrak sagardo upelak bete. Martxoa. Martxua. Martia. Epaila.

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEAK MINTZATI: Ate joka!

2010/03/26

«Begira ene mihi minzatia, begira ene erraietatik zer irtengo den gero»
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)

***

Aste santua ate joka duzu. Zabalduko al diozu atea? Ala ez. Ala zu ez zara horretaz arduratzen?

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEAK MINTZATI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Jonathan Swift

2010/03/24

«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)

***

Hona Jonathan Swift (1667-1745) idazle irlandarraren Gulliver-en bidaiak liburuaren pasartetxo bat. 1990ean Iñaki Mendigurenek ekarri zuen euskarara.

«Altxatzen saiatu, baina ez nintzen zirkinik egiteko gauza izan; hain zuzen ere, bizkarrez nengoelarik etzanda, besoak eta zangoak alde bietan zoruari tinko loturik nituela konturatu nintzen; eta ilea ere, luze eta sendoa, era berean nuen lotua. Halaber, gorputzean zehar zenbait lokarri mehe ere sumatzen nuen, galtzarbeetatik izterretaraino. Gorantz bakarrik begira nezakeen, berotzen hasia zen eguzkia eta min egiten zidan begietan. Hots nahasiak entzun nituen inguruan, baina etzanda nengoen bezala, ezin nuen zerua baizik ikusi. Berehala, zerbait bizia nabaritu nuen ezkerreko zangoan mugitzen, poliki-poliki bular gainean aurrera ia kokotseraino iritsi zitzaidalarik; ahal nuen gehien begiak beheratuz, hamabost zentimetroko altuera izango ez zuen gizaki bat ikusi nuen.»
Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEA MINTZARAZI: ekinozioa

2010/03/22

«Bihotza behar dugu mintzarazi, lagun maiteok»
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)

***

Udaberrian sartu al gara? Gehienetan ekinozioa martxoaren 21ean da. Ez beti. Gaur hilak 22 dugu. Agur esan al diozu neguari?

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEA MINTZARAZI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEAK MINTZATI: Udaberriaren hurbiltasuna

2010/03/19

«Begira ene mihi minzatia, begira ene erraietatik zer irtengo den gero»
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)

***

Jende gehiena poztu egiten da udaberriaren hurbiltasuna igarri ahala. Horietako bat al zara zu?

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEAK MINTZATI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Diderot

2010/03/17

«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)

***

Hona Denis Diderot (1713-1784) idazle frantziarraren Hau ez da ipuina liburuaren pasartetxo bat. 1995ean Iñaki Iñurrietak ekarri zuen euskarara.

«Egia da. Nancytik etorri berri bat, Tanié zeritzana, itsuki maitemindu zen harekin. Pobrea zen, ume galdu horietako bat, seme-alaba ugaridun gurasoen gogorrak etxetik botata mundura abiatzen direnak zertara iritsiko diren jakin gabe, senak esaten baitie ihes egiten dioten hori baino zori okerragorik ez dutela izango. Tanié, Reymer anderearekin maiteminduta, kemena ematen zion eta ekintza guztiak edertzen zizkion grina batek suhartuta, higuin handirik gabe ematen zen penagarri eta nardagarrienetara, neska lagunaren miseria arintzeko. Egunez, portura joaten zen lanera; arratsez, eskean ibiltzen zen kaleetan.»
Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Erdian

2010/03/15

«Bihotza behar dugu mintzarazi, lagun maiteok»
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)

***

Atsotitzak honela dio: Martxoaren erdian, gaua eta eguna berdin. Eta egia dio. Izan ere, gauari eta egunari dagozkionak partizio bera dute orain.

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEA MINTZARAZI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEAK MINTZATI: Enarak

2010/03/12

«Begira ene mihi minzatia, begira ene erraietatik zer irtengo den gero»
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)

***

Enarak. Elaiak. Ainarak. Eliz txoriak. Izen horiek dituzte txori politok. Sasoi honetan lehenengo enarak ikustea zorte onekoa omen da. Ikusi al duzu enararik? Begiratu al duzu zerura? Edo hobeto esanda. Zerura begiratzen al duzu inoiz?

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEAK MINTZATI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Saki

2010/03/10

«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)

***

Hona Saki ezizenez ezagunagoa zen Hector Hugh Munro (1870-1916) idazlearen Ipuin hautatuak liburuaren pasartetxo bat. 1987an Rosa Miren Artolak ekarri zuen euskarara.

«Hegazti horiei zerbait gertatuko balitzaie nire senarrak ez lidake inoiz barkatuko. Azken bi urte hauetan ikusi izan dira hegazti hauek baso hauetan, baina hau da habia egin duten lehen aldia. Zuk esan bezala, Bretainia Handi osoan kumeak jartzen ari direla, ezagutzen den pare bakarra da; eta orain nire etxean dagoen gonbidatu batengatik errautsia izan behar da beraien habia. Hori galarazteko zerbait egin behar dut.»
Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

  • 1
  • 2
  • >

Ulibarri
Bilboko udala
rss Comments rss valid xhtml 1.1 design by jide powered by Wordpress get firefox