• rss
  • Hasiera
    • Zeurea da hitza
  • Izena eman
  • Behar zaitugu!
  • Zer berri?
  • Loturak
  • Beta Agenda!
  • Kontaktua

MINTZAKIDEAK MINTZATI: Er@bili hemen ere!

2010/04/30

«Begira ene mihi minzatia, begira ene erraietatik zer irtengo den gero»
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)

***

Hara non, 350 urte beranduago, mihi mintzatia interneten dabilela sarri.

Hotmail eta Gmail euskaraz dira, baina euskaldunon artean ez dago hedatua.

Honetan ere erabilera handitzea proposatzen dizut gaurkoan.

Microsoft eta Google-ek euskararen alde egiten dute erabilera zenbatekoa den ikusita (hilero zenbatzen da).

—Aldaketa segundotan egiten da—

Zure kontuan, eskuman, goian:
HOTMAIL: opciones>>Español>>Euskera>>guardar
GMAIL: configuración>>idiomas>Euskera>>guardar cambios

BIDEOA:

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=kg-BROVOUbk&hl=es_ES&fs=1&rel=0&color1=0x5d1719&color2=0xcd311b&hd=1&border=1]

HOTMAIL AZALPENA:
http://oihanguren.com/bloga/hotmail-euskaraz-erabiltzeko-pausuak/

GMAIL AZALPENA:
http://www.atxukale.com/blogak/tolon/gmail-euskeraz

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEAK MINTZATI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Gabriel Aresti

2010/04/28

«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)

***

Gabriel Arestiren Bilbotarraren (1933 – 1975) “Harri eta herri” liburutik:

ZORROTZAKO PORTUAN ALDARRIKA
Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan.
Zimentua dakar, ehun kiloko sakoetan.
Bien bitartean
Anton eta Gilen zeuden
zerrarekin
tronko hura erdibitzen.
Sokarekin…
Eztago kablerik…
Bestela…
Tira eta tira,
orain Anton,
gero Gilen,
eznaiz hilen,
Gilen.
Hemen euskeraz
ta han erderaz.
Birao egiten zuten.
Okerbideak ezpaitaki mintzaerarik,
berdin tratatzen baitu
erdalduna
eta
euskalduna.
Arbolaren neurriak hartu nituen.
Antiojuak bustitzen zitzaizkidan.
(Amak gauean pentsatu zuen errekara
erori nintzela). Eta esan nuen:
Beti paratuko naiz
gizonaren alde.
Gilen.
Anton.

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Lana

2010/04/26

«Bihotza behar dugu mintzarazi, lagun maiteok»
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)

***

Lehengo batean telebistari emandako denbora genuen mintzagai. Horrek zinemara garamatza. Agian, telebistan ematen dugun denbora pentsatzean, zinema ikusten (geure etxeko formatu txikietan ere) ematen duguna aparte kalkulatu beharko genuke. Orduan ez ginateke hain ezkor izango, agian. Baina, hori bai, aretoak jendez eskas omen dabiltza. Eta zuek zinemaz? Ikusi ez duenarentzako proposamena: Ander filma ikusteko modukoa da, zer pentsatzen ematekoa ere. Bizkaiera oso garbian eta gaztelaniaz, biak nahastuz. Zuek ikusi. Joanez gero, aholkua: azken abestia entzutera geratu ere.

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEA MINTZARAZI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEAK MINTZATI: Apirila amaitzen, badator maiatza

2010/04/23

«Begira ene mihi minzatia, begira ene erraietatik zer irtengo den gero»
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)

***

Oraingoan bai, aste honetan udaberri gozoko beroa gozatu dugu, ia uda garaikoa. Baina, eguraldiak berak arratsalde batzuetan gogoratu digunez, ez dago eurietatik libratzerik oraindik. Laster koloretsuz hartzen hasiko garelakoan, eguraldi hau gozatu!!!

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEAK MINTZATI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Pedro Agerre, Axular. “Gero”, 1643an Bordelen inprimatua.

2010/04/21

«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)

***

“Erraiten du Aristotelek, on dela, alferkeriaren herritik khentzeko, eta desterratzeko: eta herrien ere bere erregeren edo bertzeren kontra iaikitzetik begiratzeko, zenbait obra handiren hastea, zenbait dorreren edo gazteluren egitea, eta hetan iendearen enplegatzea (Arist. lib. 5 Politic. cap. 11). Nola ageri baita Ejiptoko Piramidetan, zein eragin baitzituen errege Faraonek, iendeak alfer etzeudezin amoreakgatik….”

“Gero” liburuaren 1. ataletik. Liburu honetan Axularrek gauzak geroko ez iztearen garrantzia azpimarratzen du, nagikeriaren kontra eginez.

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Estatistikak

2010/04/19

«Bihotza behar dugu mintzarazi, lagun maiteok»
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)

***

Estatistikek diotenez, 4 ordu eta piku ematen omen dugu euskaldunok telebistaren aurrean egunero.
Zuen kasuan? Hainbesterako ote da? Horrela edo antzera balitz, bi kontu hausnarketarako:

  1. Pentsatu duzue inoiz denbora hori beste gauza emankorrago batzuetan emateak ekarri ahal dizuenaz (bikote, lagun edota familiarekiko komunikazioaz ari naiz, baina beste edozer izan liteke). Ez dakit, agian erabaki kontzientea da eta kitto.
  2. Zein kate edota zein hizkuntzatan ematen duzue telebista denbora hori? Planteatu duzue inoiz hizkuntza batean emandako “input” denborak hizkuntza horretarako erraztasunean nola eragiten duen? Ikusita orain dela gutxi arte Tele 5 izan dela E.A.E.n gehien ikusten zen telebista eta ETB 1ek %3 eta pikuko audientzia baino ez duela….badirudi euskaldunok badugula zer hobetu geure burmuinak euskaraz errazago ibil daitezen, ezta? Kontuan izan, telebistei dagokienez Hamaika finkatua dela jadanik Bilbo Handian.

Azkenez, kontuan izan zenbat ordu/halako erraztasuna ekuazio hau ez dela bakarrik telebistarentzat aplikagarri, irakurketa, jolasak, aisia, lan orduetako hizkuntzak,… denak du antzeko eragina.

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEA MINTZARAZI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEAK MINTZATI: Opor ostekoa

2010/04/16

«Begira ene mihi minzatia, begira ene erraietatik zer irtengo den gero»
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)

***

Zelan eman dugu oporraldia? Ohitu gara jada egunerokotasunarekin berriz? Orain baina, eguna luzeagoa dugu, giroa epelagoa,… bertan da maiatza, eguraldia gozatu!

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEAK MINTZATI, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Hobbes vx Rousseau

2010/04/14

«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)

***

“Homo homini lupus” (“Gizakia otsoa da gizakiarentzat”) idatzi zuen Thomas Hobbes filosofo ingelesak (1588-1679). Gizakiaren ankerkeria zuen oinarri baieztapen borobil hau egiteko. Bere ustez, norberekeria oinarrizkoa da gizakiarengan berez, eta gizarteak bideratzen du hori elkarbizitza erraztu asmoz.

Beroni kontrajarriz, Jean Jaques Rousseau filosofo suitzarra (1712-1778) kokatu dugu gaurkoan. Rousseauk gizakia berez ona dela eta gizartea dela bere izaera usteltzen duena baieztatu zuen “Emilio edo hezkuntzari buruz” bere lanean.

Badakigu jakin, gauzak ez direla ez zuri-zuriak ezta beltzak ere izaten orokorrean. Baina, filosofia bi hauei dagokienez, zeinek du indar gehiago zuen ustez?

Hor geratzen da galdera, airean, mintzakideok hausnarketarako eta berriketarako aitzakia izan dezazuen.

Share
Comments
No Comments »
Categories
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA, OROKORRA
Tags
Berba egin, Euskera, Mintzakide, Mintzatu
Comments rss Comments rss
Trackback Trackback

Ulibarri
Bilboko udala
rss Comments rss valid xhtml 1.1 design by jide powered by Wordpress get firefox