Zeurea da hitza
Euskarak zure konpromisoa merezi du
Ulibarri Euskaltegian eta Udalaren Euskara Zerbitzuan, euskara maila guztietan sustatzeko konpromiso partekatuari jarraituz, Mintzakide Programa martxan jartzen ari gara; ekimen berritzaile eta solidarioa da, euskara benetan sentitzen duten heldu guztiek hitz egin eta kalera atera dezaten modu informal eta dibertigarrian.
Mintzakide biren kontua da
Baina egitasmoa gauzatzeko zure laguntza behar dugu. Horregatik, boluntario eta ikasle bila gabiltza.
Boluntarioak dira euskaraz pentsatu eta sentitzen dutenak, hau da, euren bizitzan euskara erabiltzen dutenak. Boluntarioek ikasleei lagunduko diete eurak ere ohitu daitezen euskaraz hitz egiten eta edozein egoeratan eroso erabiltzen.
Boluntarioek irabazi asmorik gabe hartuko dute parte benetan sinesten duten kausa on batean. Ikasleek azkartasuna eta segurtasuna lortzen dute euskaraz hitz egitean, eta euskal hizkuntza normalizatzen laguntzen dute euskaraz mintzatzerakoan. Biek ere interes komun bat daukate, eta gerora, seguru asko, baita harreman on bat ere.
Nola hartu parte
Boluntario nahiz mintzakide izan nahi baduzu, izena eman besterik ez daukazu – atxikitako liburuxkan adierazten den bezala – eta guk aurkeztuko dizugu zure profilera ongien egokitzen den pertsona. Zuen ardura bakarra hitz egitea eta ongi pasatzea izango da.
Programa guztiz doakoa da eta gutxienez hamar ordu iraungo du, ordubete astean, apiriletik ekainera. Zeuok erabakiko duzue zein ordutan eta non geratu nahi duzuen eta ordutegia zabal dezakezue, hala nahi izanez gero.
Adin mugarik ez dago euskaraz mintzatzeko
Ez egin zalantzarik, zure parte hartzearekin “Mintzakide” egingo duzu. Eman izena eta ezagutu lagun berriak euskaraz.







